SUKALDARITZA

Madaria plantxan banilla erara egindako toffe mousse eta txokolate beltz saltsarekin

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 12a

OSAGAIAK:
Plantxan egindako madarientzako
4 udare handi
3 koilaratxo pattar
Gurin apur bat
2 koilarakada azukre beltz

Moussearentzako
100g azukre
240g esne-gain
Banilla
Kardamomo

Txokolate saltsarentzako
80g txokolate beltz
100g ur
2 koilarakada azukre
Kanela-zotz bat
Menda hostoak

PRESTATZEKO ERA:
Madariak zuritu eta bihotza eta txortena kendu. Zatietan moztu, olio eta gurinarekin pintatu eta zartagin batean gorritu, azukrea gehituz karamelizatu arte, eta pattarra gehitu.
Mousserako, esne-gaina banilla eta kardamomoarekin batu eta egosi pixka batez. Ondoren, ura eta azukrea jarri eta karamelu bat egin, esne-gaina gehitu eta loditu, gero utzi hozten eta irabiatu.
Txokolate saltsarentzako, txokolatea, azukrea eta kanela egosi 5 minutuz. Ondoren birrindu eta iragazi. Bukatzeko, utzi hozten.

PLATERATZEA:
Moussea kokatu plateraren hondoan, ondoren, madari zatiak zutik kokatu, triangelu forman. Bukatzeko, txokolate saltsa apur bat bota gainetik, eta menda-hostoak kokatu apaintzeko. On egin!