Airsoft-a Larrabetzun Berbagazte ekimenaren barnean

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 18a

Berbagazte ekimenaren barruan, abenduaren 19, 22 eta 29, eta urtarrileko 5 eta 7an, airsoft-a egongo da Larrabetzun. Airsoft-a taldeen arteko borroka taktikoak simulatzen dituen kirola da, estrategia eta talde lanean oinarritzen dena.

Parte hartzeko baldintzak dira: euskaraz hitz egitea, 16 eta 29 urte arteko gaztea izatea, Txorierrikoa izatea eta 10€-ko fidantza ordaintzea, joan ondoren bueltatu egingo den diru-kopurua, beraz, ekintza doakoa da. Izena 747 447 579 telefonora deituz edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbidera idatziz eman ahal izango da. Mankomunitateak ahal den egun guztietan apuntatzera animatzen ditu gazteak.