Gaitzespen kontzentrazioak Txorierrin indarkeria matxistaren aurka

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 23a

Aste honetan Barakaldon egondako hilketa matxistaren harira, gaitzespen kontzentrazioak antolatu dira Txorierri osoan zehar gaur arratsalderako.

Larrabetzuko kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan, Zutunik! talde feministak eta Udalak antolatuta. Lezaman ere arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan, Moreak talde feministak eta Udalak antolatuta. Bukatzeko, Zamudioko kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan izango da ere, bitrina aurrean, Zapata gorriak talde feministak eta Udalak antolatuta.