Umeentzako Gabonetako ekintzak Txorierrin

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Gaur, Gabon gaua, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da Txorierriko herrietan. Hala ere, opor hauetan umeentzat antolatu diren ekintza guztiak batuko ditugu hemen.

Hasteko, Derion, gaur Olentzero eta Mari Domingiren kalejira izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Larrabarri Baserritik abiatuta. Urtarrilaren 3an, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat Solete antzezlana egongo da Kultur Birikan. Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen jaitsiera eta harrera egingo da Herriko plazan arratsaldeko 18:30etan. Deriorekin bukatzeko, urtarrilak 9, 19, 17 eta 18an, Derio Olgetan izango da arratsaldeko 17:00ak eta 20:00ak bitartean, frontoian.

Larrabetzun, gaur Olentzero eta Mari Domingiren harreraz gain, puzgarriak egongo dira frontoian urtarrilaren 2ko arratsaldean. Urtarrilaren 6an, bukatzeko, umeentzako pelikula eta txokolatada egingo da Hori Bai gaztetxean.

Lezaman, gaur Olentzero eta Mari Domingiri egingo zaie ongi etorria arratsaldeko 17:00etan, Arexalden, Ekidazu abesbatza eta Kurutze dantza taldearekin batera. Abenduak 29 eta 30ean, Gabonetako Umeen Parkea izango da Pilotalekuan, 12 urte arteko haurrentzat, 11:30 eta 13:30ak bitartean goizean, eta 16:30 eta 20:30ak bitartean arratsaldean. Bukatzeko, Antton Magoaren ikuskizuna izango da abenduaren 30ean arratsaldeko 19:30etan.

Loiun, BECeko Umeen Gabonetako parkera egingo da irteera urtarrilaren 27an, goizeko 9:45etan.

Sondikan, abenduaren 27 eta 28an, Txiki-Gazte Gabonetako parkea egongo da Gorondabeko kiroldegian, 12:00ak eta 14:00ak artean goizean, eta 17:00ak eta 20:30ak bitartean arratsaldean. Bukatzeko, urtarrilaren 5ean, Errege Magoei harrera egingo zaie, eta hauek kaleetan zehar ibiliko dira.

Eta ekintzekin bukatzeko, Zamudion, gaur, ume-bazkaria egingo da begiraleekin Kultura Etxeko gimnasioan, 13:30etan. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingirekin erlazionatutako ekintzak egingo dira: hauen inguruko kondaira kontaketa 16:00etan Kultura Etxean; hauen bila abiatzea eta dantza-kantu kalejira 16:30etan; eta bukatzeko, hauei gutuna ematea eta txokolatada arratsaldeko 18:00etan frontoian.