Kontseiluaren arabera, “euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak” sortu behar direla dio. Gainera, “euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela” erakutsi nahi dute.
Bertan, euskal jendarte osoari “mezu argi bat” helarazi nahi dela diote: “euskara guztion ardura dela”. Horrez gain, “hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat” bultzatu nahi da. Hori dela eta, hauek diote euskarak “etorkizunik izango badu unibertso bat behar du, zentzua emango dion irudi eta erreferentzia mundu bat”. Eta unibertso hori kultura dela diote, “euskarazko kultura”. Hori dela eta, “kultur kutsuko ekitaldia” izango da, eta musikak zein musikagileek “presentzia nabarmena” izango dute. Sarrerak www.pizkundea.eus webgunean eskuratu ahalko dira.