Hain zuzen ere, ibilbidea amaituko duen domeka goizaldean helduko da 24. Korrika Txorierrira. Larrabetzutik ailegatuko da Erletxetatik, 05:03an. Hortik aurrera Txorierriko herriak zeharkatuko ditu Bilbora sartu baino lehen.
Hurrengoko orduetan sartuko da 24. Korrika herri bakoitzean:
- Erletxe: 05:03
- Larrabetzu: 05:17
- Lezama: 05:42
- Zamudio: 05:58
- Derio: 06:29
- Loiu (Larrondo): 06:37
- Sondika: 06:56
- Erandio (Asua): 07:06
Ibilbidearen xehetasunak KORRIKA aplikazioan azaldu dira esklusiban, eta bertan zein webgunean kontsulta daiteke nondik igaroko den 2.175 kilometroko -eta 3.436 lekuko hartze izango dituen- lasterketa. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko da.
Berrikuntza
Aurreko Korrikatik hona, aplikazioa berrikuntzekin dator. Batetik, 24. KORRIKAren kantarekin egin bezala, Korrika Laguntzaileek izan dira lehendabizikoak ibilbidearen berri izaten. Haiek hainbat informazio eta albiste jasotzen dituzte primizian, baita aplikazioa deskargatuta dutenek ere.
Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera ere emango du: batetik, furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika garaiz, aurrerapenez edo atzerapenez datorren —erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal
izango dute nondik dabilen lasterketa—; horri lotuta, interesgarria da jakitea aplikazioak bilatzaile aurreratua duela: erraz ikusi ahal izango da non dauden herri, eskualde eta/edo kilometroak; bestetik, furgonetako zuzeneko irudiak eskainiko ditu 24 orduz.