INAUTERIAK

Inauterietako asteburuko EGITARAUAK herriz herri

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 12a

Txorierriko inauteri nagusiak Sondikakoak badira ere, herri guztietan mozorrotzen dira. Gainera, ospakizunak aurreratu egiten dituzte eta askotariko ekintzak antolatzen dituzte. Barikuan, otsailak 13, hasi eta domekara arte, otsailak 15, luzatuko dira ekimenak.

Larrabetzu

Maskarita Eguna, barikua, otsailak 13

  • 10:30-12:00: Mozorro Jaia frontoian, ostean, Larrabetzuko txistulariekin kalejira.
  • 12:30-13:30: DJ Kaktus ikuskizuna, eskolako aterpean.
  • 17:30-18:30: Txokolate beroa plazan eta plaza eta kalea apaintzea. Txosna zabalik.
  • 19:00: Kalejira Eingo, Kantarrana Band eta Larrabetzuko txistulari eta etxeflerue taldeekin, plazatik hasita.
  • 20:30: Nor da maskarita?, plazan.
  • Jarraian: Dantza plaza Eingo taldeaekin. Txosnan herriko tabernarien pintxoak eta edariak.
  • 23:00: Mozorroen pasarela, Hori Bain.

 

Lezama

Barikua, otsailak 13, Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta

  • 15:30: Collage tailerra (gaia: belardiak eta zomorroak).
  • Jarraian: Playback lehiaketa
  • Amaitzeko: Txokolatea eta bizkotxoak.

Zapatua, otsailak 14:

  • 11:00-13:00: Umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
  • 12:30-13:00: Kuadrilen aurkezpena, plazan.
  • 13:00-15:00: Josepa kale kale.
  • 15:00: Lezamako Gazte Asanbladak antolatuta, gazte bazkaria. Ostean, ping-pong txapelketa.
  • 18:00-19:30: Mozorroen desfilea Albina Stardust eta Divina Komediarekin, frontoian.
  • 19:30-21:30: Kalean txarangarekin, kalejira herritik.

 

Zamudio

Barikua, otsailak 13

  • 18:30-20:30: Lagatzu Euskera Alkarteak antolatuta, euskal inauterien mozorro tailerra, Kultur Etxeko gimnasio gelan.
  • 19:15: Inisitue Gazte Asanbladak antolatuta, kalejira bertokogaz, Kultur Etxetik hasita.
  • Ostean: Inisitue Gazte Asanbladak antolatuta, poteo musikatua. Gaia: Euskal inauteriak.

Zapatua, otsailak 14

  • 11:30: Ipuin saioa Ainhoa Etxebarriarekin, liburutegian.
  • 17:00-17:30: Musika DJarekin, Agirre Lehendakaria Plazan.
  • 17:30-18:30: Zu Izar lehiaketa, Agirre Lehendakaria Plazan.
  • 18:30-19:00: Musika Oihan Vegarekin, Agirre Lehendakaria Plazan.
  • 19:00: Fiebre Noche taldea eta ondoren ikuskizun ibiltaria herritik Agirre Lehendakaria Plazara.
  • 19:30-21:00: Oinutsik berbena taldea, Agirre Lehendakaria Plazan.

Domeka, otsailak 15

  • 17:00: Tostada lehiaketa, Adintsuen Etxean.
  • 18:00-20:00: Txitxarriloa Orkesta Jamaica taldearekin eta tostaden banaketa, Adintsuen Etxean.

 

Derio

Barikuan, otsailak 13

  • 18:00: Txokolatada eta diskofesta.

Zapatuan, otsailak 14

  • 18:00: Jaitsiera, Elizatik hasita.
  • 19:00: Mozorro lehiaketa, kantxa estalietan.

 

Loiu

Loiuko Udalak ez du egitaraurik antolatu, bakarrik Batzokiak
Barikuan, otsailak 13

  • 17:30-19:30: Merendola, aurpegi apainketa eta magoa.
  • 21:30: Invertebra2 taldearen kontzertua.

 

Erandiogoikoa

Zapatuan, otsailak 14

  • 10:00: Lantzeko inauteria, auzoetatik Goi-Alderekin: 10:00etan Faoeta, 11:00etan Arriagan, 12:00etan Asuan, 13:00etan Goierrin eta 14:00etan Arteagan.
  • 11:00-14:00: Tailerrak, jolasak eta puzgarriak, Euskadi Plazan.
  • 16:00-18:00: Tailerrak, jolasak eta puzgarriak, Euskadi Plazan.
  • 17:00-18:00: Inauterietako mozorro lehiaketarako izen ematea (haurrak eta helduak), Euskadi Plazan.
  • 18:00-19:00: Inauterietako haurren lehiaketa eta sari banaketa, Euskadi Plazan.
  • 19:00: Lantzeko inauteria, Euskadi Plazan.
  • 20:00-21:00: Inauterietako helduen lehiaketa eta sari banaketa, Euskadi Plazan.
  • 22:00: Basafolk erromeria, Euskadi Plazan.