Sondikako Izartza auzoan eta Urkiolako Atxarteko harrobian egin dute grabaketa eta Jose Mª Satrustegi etnografoak Zumaian jasotako Anbotoko Mariri buruzko kondaira bat berridatzi eta gaurkotu dute: “Proiektu berri honen ardatza tradizioa berritzea da, ulertuta tradizioa etengabeko aldaketan dagoen zerbait dela, eta ez dugula partekatzen tradizioak aldagaitzak mantendu behar direla dioen ikuspegia”.