Ernaik Gazte Komiteak deitu ditu martxoaren 17ko greba orokorrera begira

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 20a

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17rako greba orokorra deitu dute. ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko’ lemapean osatuko dute mobilizazioa.

Horra begira, Ernaik eskualdeko Gazte Komiteak deitu ditu “greba gazte perspektibatik lantzeko". Hurrengoko hitzorduak zehaztu dituzte:

  • Otsailaren 20an, 19:30ean, Larrabetzuko Aretxabalan.
  • Otsailaren 28an, 11:00etan, Zamudioko Bilgunean.
  • Martxoaren 11n, 19:00etan, Sondikako LABeko egoitzan.