Lehenengoa Gasteizen duela 50 urte egin zuten sarraskian hildakoak omentzeko egingo dute, eta, egun horretarako, mobilizazio nazionala ere antolatu dute: 12:00etan aterako dira Elurretatik. Txorierritik autobusa antolatu dute bertara joateko.
Martxoaren 17ko greba, berriz, gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrarekin bat eginez egingo dute. Hain zuzen ere, greba zikloa “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” erdigunean ipintzeko helburuarekin egin dute.