Sagar tarta

Aikor aldizkaria 2026ko otsailaren 27a

Osagaiak:

Ore hautsia (aukeran hostorea):

  • 250 gr irin
  • 125 gr gurin
  • L arrautza 1
  • 50 gr azukre (glass hobea)
  • Gatz pixka bat

Pastel krema:

  • Esne osoko litro bat
  • 6 gorringo
  • 150 gr azukre
  • Maizenazko 3 zopa-koilarakada
  • Banilla esentzia txorrotada bat
  • 50 gr gurin

 

Prestatzeko era:

Gehitu gurina irinari pixkanaka area sortu arte. Ondoren, gehitu azukrea, gatza eta arrautza, oratu masa bat lortu arte, ez gehiegi oratzearekin gurina ez berotzeko. Egin masa bat, eta utzi filmatuta hozka-iluan gutxienez ordubete masa gogortzeko. Bestela, gurina bigundu egiten da eta ezin  da ondo manipulatu. Luzatu masa labeko bi paperen artean, erabiliko den moldearen diametroa lortu arte (masa soberan egongo da, baina izoztu daiteke). Fin utzi behar da, dena batera labean sartzeko. Pastel krema egiteko: krema berotzen jarri gabe, nahastu hagaxkarekin kazolan gorringoak, azukrea eta maizena, gehitu esne pixka bat hobeto diluitzeko eta, ondoren,  bota gainerako esnea eta banilla txorrotada. Gero, jarri kazolan berotzen, hagaxkarekin gelditu barik irabiatuz, loditu arte, bestela itsatsi daiteke. Krema berotan bota, aldez aurretik gurinez igurtzita eta masa hautsia zabalduta dugun moldean. Ondoren, apaintzeko moztutako sagar xaflak jarri eta labean sartu ordubetez, sagarra ertzetatik pixka bat erretzen hasi arte eta ore hautsia urre kolorekoa denean. Albertxiko marmelada pote bat lapiko batean jarri, berotu eta iragazki batetik pasatu albertxiko zatiak edo larruak kentzeko.