Euskal Herrian Euskarazetik ohikoa izan da horrelako ariketa masiboak proposatzea eta, aurten, Korrikaren testuinguruan, horixe planteatu nahi izan diete euskaltzaleei. “Gaur egun, Euskal Herriko hizkuntz paisaia euskaldunon zapalkuntza egoeraren adibide argia da. Oso kasu gutxitan topatuko dugu euskara hutsean oinarritutako paisaia linguistikoa”.
Ezabaketarako, 'Euskaraz' jartzen duten pegatinak sortu dituzte, eta ehe@ehe.eus helbide elektronikora idatzita lor daitezkeela adierazi dute. Era berean, ekintza desberdinen irudiak posta elektroniko berera igortzeko ere eskatu dute, gero EHEren sareetatik zabaltzeko.