Emozioek eta aldarrikapenek bete dute 24. Korrikaren aurkezpen soziala, Bilbon

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 13a

Astebete baino gutxiago falta da 24. Korrika Atharratzetik ateratzeko. Martxoaren 19an aterako da eta hilaren 29an ailegatuko da Bilbora. Atzo, martxoak 12, arratsaldean, martxoak 13, Korrikaren aurkezpen soziala osatu zuten Bilboko EITBren egoitzan. 100 gonbidatu baino gehiago elkartu ziren.

AEK-k lekuko-hartze bereziak iragarri ditu: besteak beste, Errigorarena, Kontseiluarena, Palestinaren aldekoa eta Teresa del Valle antropologoaren omenezkoa. AEKren Nazio Kontseiluko kide Lurdes Etxezarreta larrabetzuarrak gogorarazi du Korrikaren indarra komunitate zabalago batean dagoela“Askoz gehiagok osatzen dugu euskaldunon komunitatea, eta askoz gehiagok osatzea nahi dugu”.

24. Korrikak 2175 kilometro egingo ditu eta 3436 lekuko-hartze izango ditu, inoiz baino gehiago; Ane Elordik aurreratu duenez aldaketa horietako askok sinbolismo handia izango dute: “Aurten, hainbat une hunkigarri biziko ditugu bidean”.

Etxezarretak gaineratu du euskararen komunitateari euskararen ezagutza unibertsala zor zaiola: “EUSKARA GARA aldarriari atxikita, helduen euskalduntzea lehen lerroan ezarri nahi dugu”;gisa berean, hizkuntza-politika eta erreminta ausart eta sendoen premia azpimarratu du, “doakoak eta guztiontzat, hezkuntza, transmisioa eta helduen euskalduntze eta alfabetatze tinkoak bermatzeko”.