'All'Assassina' pasta

Aikor aldizkaria 2026ko martxoaren 24a

Osagaiak:

  • 320g pasta (tradizionalki, espageti edo linguini)
  • 500ml tomate kontzentratu
  • 2 baratxuri ale
  • Tipula
  • Haragi txikitua
  • Cherry tomateak
  • Barazki salda
  • Pipermin apur bat (nahi izatekotan)
  • Olioa
  • Gatza eta piperbeltza

Saltsa prestatzeko era:
Zartagin handi batean, jarri berotzen olioa, eta bero dagoenean, bota baratxuria eta tipula bigun egon arte. Pipermina ere jarri nahi izatekotan. Jarraian, bota haragi txikitua eta ondo sukaldatu. Ondoren, gehitu tomate kontzentratua eta sukaldatu pixkanaka minutu batzutan saltsa ilundu arte.

pasta prestatzeko era:
Jarri zuzenean, eta egosi barik, pasta zartaginean saltsarekin batera. Irabiatu pasta saltsarekin nahastu arte. Pixkanaka joan gehitzen barazki salda eta irabiatu, risotto bat egiterakoan egiten den bezala. Salda agortzen den heinean, joan pixkanaka gehitzen salda gehiago zartaginera. Jarraitu horrela pasta bere puntuan egon arte. Pasta toki batzuetan apur bat erreta moduan geratuko da, hori da bilatzen dena, horrek ematen dio errezetari zapore berezia. Beste alde batetik, zartagin txikiago baten sukaldatu minutu gutxi batzutan cherry tomateak. Atera pasta zartaginetik ahal bezain laster eta jarri platerean, jarri gainetik cherry tomateak eta nahi izatekotan bota olio txorrotada bat eta piperbeltz apur bat jan aurretik.