Amaiera “ederra” emango diote 24. Korrikari, Bilbon

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 25a

Bilboko udaletxean amaituko da domekan, martxoak 29, 24. Korrika: 2750 kilometro eta 3436 lekuko-hartzeren ostean. Domekako amaiera egun handia aurkezteko, Korrikaren ordezkariek eguneko egitaraua aurkeztu dute, Bilboko Kalderapeko Kulturgunean. 

Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratu dadin. Elkargune “ederra” izango dela uste dute Bilboko herritarrentzat nahiz eragileentzat, “euskararen aldeko lanean segitzeko akuilua”. Amaiera ekitaldia udaletxe aurrean osatuko dute.

Lekukoa 12:30erako iritsiko dela aurreikusita dago, AEKko kideen eskutik  eta azken lekuko-hartze nazionalak egin ostean. AEKko kideek mezu egilearekin batera egingo dituzte euskararen aldeko ekimenaren azken urratsak Venezuela plazatatik. Une horretan ezagutuko da, beraz, eskuz esku, kilometroz kilometro, Atharratzetik Bilbora joan den lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea nor den, eta, noski, baita mezuaren beraren edukia ere.

Amaitzeko, bi ohar garrantzitsu egin nahi izan dituzte. Batetik, AEK-k berariazko protokoloa ezarri duela martxoaren 29a eraso sexista, arrazista eta homofoborik gabeko eguna izan dadin. Bestetik, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzeko gonbita luzatu dute.

Jai giroa egun osorako luzatu nahi dute eta hainbat gune eratu dituzte adin eta gustu guztientzako ekimenak elkartzeko.

Egitaraua:

1| BBK GUNEA -FAMILIA-GUNEA

ERRIPA

13:00-19:00 PUZGARRIAK ETA JOLASAK (Urtxintxa, Makusi eta BBK Fundazioa)

BAILEN

13:00-19:00 ROKODROMOA, KARTS, BONBONERA (Athletic Fundazioa)

2| NAIZ GUNEA

AREATZA KAIA

14:00-15:00 LA BASU

16:00-17:00 ARRANOAREN HEGALDIA

18:00-19:00 AÑUBE

20:00-21:30 AKERBELTZ

3| ARRIAGA

13:30-18:00 JAN-GUNEA (paella erraldoia egongo da 1.200 pertsonarentzat)

13:30-18:00 AZOKA

13:30-14:45 HERRI-KIROLAK

15:15-16:30 DANTZA IKUSKIZUNA (GAZTEDI)

17:15-18:30 DISKOFESTA (URTXINTZA)

4| SAN NIKOLAS - AREATZA

SAN NIKOLAS

15:00-16:00 ZEROTAN

17:00-18:00 BELE

19:00-20:00 MIXERABLIAK

AREATZA

13:30-19:00 Gamer gela (Tingladoetan) Talogileak eta foodtruckak

5| ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA GUNEA -KORRIKA MUNDUAN

PLAZA BARRIA

Erakusketa Mundu bat KORRIKA! erakusketa eta horma-irudia Castellers

13:00-14:00 PUNPAIREZ

14:30-15:30 PD

16:00-17:00 BERTSOLARIAK

17:30-18:30 KONTZERTU AKUSTIKOA

6| BILBO ZAHARRA

16:00-17:00 YOGURINA BOROVA

17:30-19:00 TXALAINAK

19:30-21:00 DJ ELEPUNTO

ZAZPIKALEAK

Egunean zehar kale-animazioa: txarangak, erraldoien kalejira, Korrika kantari eta joaldunak..