Liztor asiarrari buruzko hitzaldia, gaur, Kultur Birikan

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 25a

Jataondok eta Bizkaiko Erlezainen Elkartearen eskutik, liztor asiarrari buruzko hitzaldia eskainiko dute, gaur, martxoak 25, 19:00etan, Derioko Kultur Birika. Bertan, hainbat gai landuko dituztela aurreratu dute, besteak beste, zein izan den bere bilakaera, gaur eguneko egoera edota zer egin daitekeen haien aurrean.