Txorierri, 24. Korrika hartzeko prest

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 27a

Korrika ekintzaz beterik jasoko dute txorierritarrek. Hain zuzen ere, astebururako hainbat ekintza antolatu dituzte bailara osoko herrietan motorrak berotzen joateko. Ez galdu herriz herriko egitaraua.

Herriz herriko egitaraua:

  • LARRABETZU
    • Barikua, martxoak 27
      • 15:00: Korrika Txikia, Eskolatik hasita.
      • 16:30: Txokolate beroa.
      • 17:00: Eskulan tailerrak, plaza apaindu
      • 18:00: Jai giroa. Txosna zabalik. Musika eta zozketak.
      • 20:30: Larrabetzu kantari.
    • Zapatua, martxoak 28
      • 22:30: Bertso afaria Jone Larrinaga eta Joseba Ortuzarrekin, Hori Bain.
      • 00:30: Hori Bai zabalik.
      • 05:00: Beroketa, zumba.
  • LEZAMA
    • Barikua, martxoak 27
      • 11:15: Korrika Txikia.
    • Zapatua, martxoak 28
      • 17:00: Umeentzako tailerrak, Gazte Asanbladaren eskutik.
      • 18:30: Fruiztariak taldea eta talo jana.
      • Ostean: Pintxo potea, frontoian.
  • ZAMUDIOA
    • Barikua, martxoak 27
      • 18:30: Markadoreak jartzea, eskolatik hasita.
    • Domeka, martxoak 29
      • Korrika pasa ostean, txokolatada Aramendi gozotegi ondoko plazan.
  • DERIO
    • Barikua, martxoak 27
      • 14:30: Korrika Txikia, eskolatik hasita.
      • 19:00: ‘Camino al éxito’ ikuskizuna, Gurea Aretoan.
      • 20:00: Perreo Gaua, Txekoslobako taldearen eskutik, Sollube kalean.
    • Zapatua, martxoak 28
      • 12:00: ‘Mamuak ezagutzera joan zen umea’ antzerkia, Gurea Aretoan.
      • 19:30-22:00: Dantzatzeko Prest disko festa, Sollube kalean.
    • Domeka, martxoak 29
      • 17:30: Bertso-Pilota jaialdia, frontoian.
  • SONDIKA
    • Barikua, martxoak 27
      • 17:00: ‘Zuresku’ umeen jolasak, igerilekuko plazan.
    • Domeka, martxoak 29
      • Korrika pasa ostean, txokolate beroa.
  • ERANDIOGOIKOA
    • Domeka, martxoak 29
      • 06:45: Indarrak hartzeko gosaria: txokolatea, kafea eta jatekoa.
      • Korrika heldu bitartean: Talaureden taldeko trikitilari eta panderojoleak.
  • LOIU
    • Barikua, martxoak 27
      • 18:00-22:00: Bigarren eskuko arropa eta liburu merkatua, frontoian.
      • 18:30-21:00: Zeramika tailerra, kultur etxean.
    • Zapatua, martxoak 28
      • 11:00: Korrikarako peto eta mural apainketa.
      • 12:00: Sukalki lehiaketan izen ematea.
      • 12:30: Korrika Txiki.
      • 12:30-20:00: Herriko artisten erakusketa eta artisauen azoka.
      • 14:00-14:30: Sukalki aurkezpena.
      • 17:00: Bertso saioa.
      • 18:00: Dantza plaza.
      • 20:00: Taberna ibiltaria.