Bizkaiko Garraio Partzuergoak onartutako tarifen eguneratzea eguaztenean sartu zen indarrean, eta batez besteko igoera % 3 ingurukoa izango da sistema osoan: Metroa, Bizkaibus, tranbia edo edota udal autobusak.
Igoerarik nabarmenena bidaia bakarreko txarteletan nabarituko da, 10 zentimo garestiago izango dira. Barik bidez ordaindutako bidaietan, hiru zentimokoa da igoera.
CTBk KPIren eguneratzearen barruan kokatzen du neurria, zerbitzuen garestitze orokorraren ildotik. Erakundeak defendatu duenez, tarifen berrikuspenaren helburua da "kalitatezko sistema eraginkor eta jasangarri" bati eustea.