Txorierriko errenta aitorpenen %3,8 egiten dira bakarrik euskeraz

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 1a

UEMAk herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz egitearen alde bultzatu nahi du. Horregatik, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du martxan. Bizkaian, apirilaren 15etik aurrera egin daiteke errenta aitorpena.

Bide batez, Uemak aurreko errenta aitorpenean emandako datuak zabaldu ditu. Txorierriren kasuan, argi eta garbi gaztelania da nagusi, %96,11 egiten dira erderaz. Euskeraz bakarrik %3,8 egiten dira.

Hurrengokoak dira datuak herriz herri:

  • Larrabetzu: Guztira 1.225, gaztelaniaz 1.142 (%93,2) eta euskeraz 83 (%6,8)
  • Lezama: Guztira 1.515, gaztelaniaz 1.457 (%96,2) eta euskeraz 58 (%3,8)
  • Zamudio: Guztira 1.949, gaztelaniaz 1.879 (%96,4) eta euskeraz 70 (%3,6)
  • Derio: Guztira 4.370, gaztelaniaz 4.226 (%96,7) eta euskeraz 144 (%3,3)
  • Sondika: Guztira 2.875, gaztelaniaz 2.793 (%97,1) eta euskeraz 82 (%2,9)
  • Loiu: Guztira 1.360, gaztelaniaz 1.320 (%97,1) eta euskeraz 40 (%2,9)