Zein ordutan igaroko da eguenean Itzulia Txorierritik?

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 8a

Eguenean, apirilak 9, Itzuliako laugarren etapa Galdakaon hasi eta amaituko da, baina Txorierritik behin baino gehiagotan igaroko da. Hain zuzen ere, zenbait herritatik bi aldiz pasako dira txirrindulariak. Gainsaria izango duen Red Bull Kilometroa Urrejola Jatetxearen parean lehiatuko dute.

Udalek jakinarazi dute gutxi gorabehera 15:00etatik 17:30era zirkulazioan eraginak iznago direla errepide mozketengatik.

Herri bakoitzeko ordutegia, gutxi gorabehera:

  • Goikoeleizalde (Larrabetzu): 13:30
  • Loiu: 15:13
  • Derio: 16:05 eta 16:51
  • Zamudio: 16:08 eta 16:53
  • Lezama: 16:12 eta 16:57
  • Larrabetzu: 16:17