Martitzenean hasiko da memoria lantzeko tailerra

Mikel Reina Barros

Txorierriko Mankomunitateak 60 urtetik gorako pertsonentzat memoria lantzeko tailerra antolatu du. Apirilaren 14an emango diote hasiera, martitzenetan egingo dute, 11:00etatik 12:00etara, Derioko Kultur Birikan.

“Narriadura kognitibo larririk ez duten 60 urte edo gehiagoko pertsonenrtzako talde tailerra da: oroimena lantzeko eta gaitasun funtzionala mantentzeko”, azaldu dute. Izena emateko 607 82 01 57 telefonoaren eta zainduztxorierri@gmail.com helbidearen bidez harremanetan jartzeko eskatu dute.