Osagaiak:
- Golden modalitateko sagarra
- Kanela
- Azukrea
- Koñaka
- Litro bat esne
- 100g arroz
Lau pausu dira:
- Moztu Golden modalitateko sagarra laukitxo txikietan eta jarri egosten kanelarekin, azukrearekin eta koñak apur batekin. Bigun dagoenean sutik kendu konpota. Bestetik, gozoegia egin beharra dago, horretarako erabili 100g azukre eta 100ml ur. Kolore iluna hartu aurretik, atera.
- Moztu sagarra xafletan eta jarri labeko paperaren gainean. Gainetik lehen prestatutako gozoegia jarri behar zaio. Labean sartu 10 minutu inguru, gorritu arte. Labetik atera, eta kanutillo forma eman bero daudenean, hozten direnean forma hori mantentzeko.
- Beste alde batetik, ohiko arroz esne bat prestatu beharra dago. Horretarako, erabili litro bat esne, 100g azukre, 100g arroza eta kanela pixka bat. Ohi bezala egin behar da da arroz-esnea.
- Amaitzeko, beste kanutillo formako sagar xaflak arroz esnearekin, jarri inguruan sagar konpota eta apaindu, nahi izatekotan, kanela apur batekin.
Aurregoiti Jatetxearen errezeta

1957. urtetik, Loiuko Lauroeta auzoan dago kokatuta Aurregoiti Jatetxea. Etxeko bazkaria eskaintzen dute: txuleta, indabak, menestra, lebatza saltsa berdean, onddoak plantxan... Eguneko menua daukate astelehenetik ostiralera eta karta asteburuetan.
Astelehenetik eguenera: 10:30 - 17:00
Barikuetan: 11:30 - 00:00
Zapatu eta domeketan: 11:30 - 00:00
Lauroeta etorbidea, 27 · Loiu · 944 532 440