LAB sindikatuak ‘Langileok eragin’ lelopean mobilizatuko da. Langileek bizimodu duina bermatzeko “ezinbestekoak” dituzten hiru neurri zehatz aldarrikatuko ditu sindikatuak: etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata nahiz pentsio duinak. ELAk, aldiz, gutxieneko soldata propioaren aldeko aldarriarekin jarraituko du martxoaren 17ko greba orokorraren ostean. Hain zuzen ere, “mugarria” izan zela uste dute, eta horregatik saiatuko da alderdi politikoak eta erakundeak estutzen.
EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iruñean egingo du manifestazioa. Haien diskurtso nagusia “gerra inperialistaren” salaketa izango da. ESK, Steilas, CGT, Alternatiba eta Bake Ekintza Antimilitarista batera mobilizatuko dira, “soldaten prekarizazioaren aurka”. CNT-k antolakuntza burujabea eta ekintza zuzena defendatuko ditu Bilbon. CCOO eta UGT sindikatuak elkarrekin mobilizatuko dira berriro Madrilen adostutako leloa erabiliz: ‘Eskubideak eta ez lubakiak. Soldatak, etxebizitza eta demokrazia’.
MOBILIZAZIO NAGUSIAK
- LAB. Bilbo 12:00 Zabalburu, Algorta 12:30 Telletxe, Durango 12:00 Landako, Portugalete 12:30 Carlos VII metro-sarrera, Basauri 12:00 Arizgoiti plaza, Igorre 12:00 Lasarte plaza, Bermeo 12:30 Lamera eta Lekeitio 12:30 Eskolape
- ELA. Bilbo 11:30 Jesusen Bihotza.
- CCOO eta UGT. Bilbo 11:30 Jesusen Bihotza.
- ESK, Steilas, CGT eta Solidari. Bilbo 11:30 Gran Via 56.
- CNT. Bilbo 11:30 Gran Via 54-56.