Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualdea izendapenaren testuinguruan dago kokatuta ekimena: “Kirol-jarduera ikuspegi inklusibotik ikusarazteko eta indartzeko hainbat ekimen bultzatzen ditu, emakumeen parte-hartze aktiboan arreta berezia jarriz”.
Horretarako, Bizkaiko gailurrak emakumez bete nahi dituzte —Gorbeiatik Pagasarriraino, Anbototik Kolitzaraino—, “emakumeek mendizaletasunean duten presentzia ikusarazteko eta gure mendietan duten lekua aldarrikatzeko”. Gizonek laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute.
Gure herritik gertu dagoen Bizkaiko mendi bat aukeratu behar da eta gutxienez bost emakumeko taldeetan tontor batera igo. 12:00etan tontorrak emakumez bete nahi dituzte eta sare sozialetan zabalduko dituzte argazki eta bideoak
Euro bateko ekarpen sinbolikoa ezarri da izen-ematea osatzeko eta martxan parte hartzeko konpromisoa bermatzeko. Gainera, parte hartzen duten emakume guztiek buff bat jasoko dute, agortzen direnera arte, oroigarri gisa.