Helburu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteen emantzipazio tasa gutxienez %50 izatea da; orain, 18 eta 34 urte artekoen %32 soilik bizi dira familiaren etxetik kanpo, eta, batez beste, 29,8 urterekin egiten dute alde handik, Europan baino hiru urte eta erdi beranduago.
Emantzipa laguntza jasotzeko, urtean 3.000 eta 30.000 euro arteko diru sarrerak izan behar dira, 36.500 euro bikoteen kasuan. Eskatzeko epea, berriz, maiatzaren 12an irekiko da, eta azaroaren 30ean itxi, Jaurlaritzak zeregin horretarako esleitutako aurrekontua aurretik amaitzen ez bada behintzat. Eskaerak Jaurlaritzaren webgunearen bidez egin daitezke, baita aurrez aurre ere, Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan.