Sindikatu deitzaileen ustez, Hego Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak gero eta gehiago daude Espainiako Gobernuaren erabakien menpe, eta hori, hein handi batean, bertako alderdi politikoen “arduragabekeriagatik” ari da gertatzen.
Horri buelta emateko, bi sindikatuek grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako langileak, haien lan baldintzak negoziatzen diren mahaietan dagoen “blokeoa” salatzeko eta neurri horiek “hemen eta orain” adostera behartzeko.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 120 udal eta udal enpresatako langile batzordetan ELAk eta LABek aurkeztutako mozioak onartu dituzte. Grebak jarraipen garrantzitsua izango duela aurreikusten dute sindikatu deitzaileek.