Kabiak LGTBQ+ Fobiaren aurkako eguna eta harrotasunaren eguna ospatu ditu

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 15a

Kabia gune feministak, Musika Mintegiaren eta hezkuntza-komunitateko beste kide batzuen laguntzarekin,  LGTBQ+Fobiaren aurkako eta LGTBQ+ harrotasunaren eguna ospatu du, Txorierriko Institutuan.

Ikasleek beren identitateagatik edo orientazio sexualagatik diskriminazioa jasaten dutenekin enpatizatzeko eta horren inguruan gogoeta egiteko dinamiketan parte hartu zuten. Eta ostegunean, jolas-orduan, zuzeneko musika eta koloretako artilezko harildun performance bat osatu zuten. 

Gainera, Batxilergoko ikasle talde batek LGTBQ+ kolektiboaren egungo egoerari buruzko hausnarketak eta aldarrikapenak partekatu zituen, eta “errespetuaren eta berdintasunaren aldeko deia” egin zuten ikasgeletan eta ikasgeletatik kanpo. “Erantzuna oso ona da beti, eta oso garrantzitsua da ikasle guztiak institutuan errekonozituak eta seguruak senti daitezen”, adierazi dute.