Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dute zapatuan, Otxandion

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 15a

Bi urtetik behin izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko. UEMAko kide diren udalerriek ez ezik, gainerako udalerri euskaldunek ere hartzen dute parte. 

Iratxe Lasa UEMAren zuzendaritza batzordeko kideak nabarmendu duenez, maiatzaren 16koa udalerri euskaldun guztien eguna da, ez UEMAko kide direnena soilik. “Aspaldi erabaki zen egun hau udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, UEMAko kide izan ala ez. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak. Biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak”.

EGITARAUA
Maiatzak 16, larunbata.

  • 10:00 Diana, Kaleik Kale txistulariekin.
  • 10:30 UEMAren Batzar Nagusia, Mainondon.
  • 11:30 Herri Kirolak, haurrentzat, Plazan.
  • 13:00 Ekitaldia, Plazan.
  • 13:45 Udal bandarekin kalejira, kalean zehar.
  • 15:00 Bazkari herrikoia.
  • Bazkalostean, Kalaka egurrezko jolasak, haurrentzako tailerrak, Airaturekin Emojonk! galdera-erantzunen jokoa zuzenean eta abar.
  • 18:00 Kalejira Basogaira, Urbiribil dultzaineroekin.
  • 18:30 Zazpi harrien inaugurazio ekitaldia, Basogain. Bertsolariak, Oihandi abesbatza, Urduri dantza taldea, Kaleik Kale txistulariak…
  • 19:15 Kalejira, Basogaitik Plazara.
  • 20:00 Errigorako produktuen dastaketa, Plazan.
  • 21:00 Lorratz taldearekin erromeria, Plazan