AEKk nahi du maiatzaren 21a izan dadin Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 19a

AEK

Erakundeak mintzodromoak antolatu ditu 65 herritan, Txepetxatik Bakioko mintzodromoa parte hartzeko deia egin dute. Informazioa gehiago eta izen-emateak: www.korrika.eus/etaizangogara eta AEKren euskaltegietan.

AEKk ‘12. eguna: eta izango gara!’ izeneko ekimena iragarri zuen Korrikaren osteko balorazioan. Horren baitan, bi ekintza burutu ditu. Batetik, doako lehen klasea eskaini zuten. Eta orain, bestetik, mintzodromoak antolatu dituzte, Praktitatu-AEKren eskutik.

“Maiatzaren 21ean inoiz baino euskara gehiago entzutea” nahi du AEKk; hori dela-eta, 65 mintzodromo antolatu ditu, Euskal Herriaren luze-zabalean. Maiatzaren 21ean, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, AEKren Praktikatu zerbitzuak aldarrikapen bat egin nahi du: “Oraindik ere euskaraz espazioak behar direla euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko, eta  mintzapraktika-egitasmoetan parte hartzea horretarako abagunea dela”.