NAN eta pasaportea egiteko aukera: maiatzaren 28an Derion eta ekainaren 22an Zamudion

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 28an, Deriok Dokumentazio Mugikorraren Bulegoa hartuko du berriro, NAN eta pasaportea egin eta berritzeko. Maiatzaren 21era arte eskatu daiteke aldez aurretiko hitzordua: Kultur Birikan edo 944 659 714 telefonora deituta.

Maiatzaren 28an goizean egongo dira, Kultur Birikaren ondoan aparkatuta egongo den eta behar diren izapide guztiak egiteko bereziki egokitutako ibilgailu batean. Zerbitzua Derioko bizilagun guztientzat egongo da eskuragarri. 

Zamudioren txanda ekainaren 22an ailegatuko da. Hemen ere aurretiazko hitzordua derrigorrezkoa da eta maiatzaren 29ra arte eskatu daiteke udaletxean. Gogoratu dute NANa eta pasaportea egiteko hitzordu bikoitza eskatu behar dela.