Interesa dutenek ekainaren 11ra arte eman dezakete izena zozketan. Aikorlagun direnek bi aldiz parte hartu dezakete: Lehenengoan, ZETAK kodea sartu eta bigarrenean, Aikorlagun kodea sartuta. Ekainaren 12an emango du Aikor aldizkariak irabazleen berri.
ZETAK San Mames estadioa bi aldiz betetzen duen lehen artista izango da, eta euskaraz gainera. “Musikaz haratago, ekitaldi hau legitimazio kulturalerako ariketa erraldoia ere bada; argi eta garbi erakusten baitu hizkuntza ez-hegemonikoetan sortutako obrek ere erabateko autoritatez lideratu ditzaketela masa-formatuak eta estadio zirkuituak”, azaldu dute. Narrazioak 2084. urtean kokatuko du publikoa.