Lezamako Antton Mendiguren eta Paul Gerrikagoitiak irabazi dute Mihiluze Txapelketa

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 17a

Beste urte batez, Mihiluze txapelketak “izugarrizko arrakasta” izan du Txorierriko 10-11 urteko umeen artean. Ikastetxeetan, 5. eta 6. mailan 363 ume egon dira klasean ikasturte honetan eta horietatik 198 ume ibili dira ludoteka eta gazteguneetan, otsailetik maiatzera jolasten: Deriotik 82, Larrabetzutik 34, Lezamatik 38, Sondikatik 24 eta Zamudiotik 20 ume.

Hurrengokoak izan dira saridunak: 
1. postuan: Lezamako Antton Mendiguren eta Paul Gerrikagoitia
2. postuan: Larrabetzuko Aitza Madariaga eta Laida Pujol
3. postuan: Larrabetzuko Lier Garate eta Iraia Zabaleta
4. postuan: Zamudioko Massine el Atmioui eta Luciano Rivera
Lau bikoteek familian disfrutatzeko bidaiak jaso dituzte.