San Joan suaren inguruan elkartuko dira txorierritarrak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 22a

Sua, zeruan eta lurrean. Horrela dator San Joan Gaua, ekainak 23. Hain zuzen ere, suak egiterakoan kontuz ibiltzeko agindua eman dute arduradunek. Hala ere, Sondikan jaien baitan bakarrik ez, Txorierriko herrietan suaren inguruan elkartuko dira herritarrak.

Egitaraua, herriz herri:

  • Larrabetzu: 
    • Egitaraua zehazteke
  • Lezama:
    • 22:00: Bokatak eta edariak (1 euro pertsonako)
    • 22:15: San Joan gaueko su piztuera
    • Jarraian: Kurutze dantza taldea, Ekidazu abesbatza, sorginak eta Brrundadie batukada.
  • Zamudio:
    • 18:00-19:00: Zirkinik Bez erromeria.
    • 19:00-19:30: Larrabetzuko etxafleruen ikuskizuna.
    • 19:30: Suak piztea eta txitxiburduntzia.
    • 19:30-21:00: Zirkinik Bez erromeriaren jarraipena.
  • Derio:
    • 18:30: Dantza erakustaldia Lainomendi dantza taldearekin.
    • 19:00: Diskofesta.
    • 19:30: Poteo kantatua erdiguneko tabernetatik Ipar-Alde abesbatzaren eskutik.
    • 20:30: Txokolatada eta txitxiburduntzia.
    • 22:00: San Joan sua piztea.
  • Sondika:
    • 11:00: Iron Team
    • 12:00: Puzgarriak, Ikurrina Enparantzan.
    • 18:00: Hip Hip nUra antzerki parte hartzailea.
    • 19:00-22:00: Fanfarrea.
    • 22:00: Eskuzuzien banaketa, liburutegian.
    • 22:30: Kalejira, Akelarre antzerki talde ibiltariarekin.
    • 23:15: San Joan sua, Pentagrama soinu taldearekin eta Gorantzaileak dantza taldearekin.
    • 00:00: Steady Rockets taldearen kontzertua.
  • Loiu:
    • 18:30-20:30: Umeentzako jolasak.
    • 19:30-20:30: Txokolatada.
    • 20:00-22:00: Gora Herria erromeria.
    • 22:15: Sua.
    • 22:30-23:30: Gora Herria erromeriaren jarraipena.
  • Erandiogoikoa:
    • 19:00: Auzokoa Herrikoi Elkarteaak antolatuta, haurrentzako tailerra, txokolatada, haurrentzako mini diskoteka. Desioen errituala, DJ Goikiss