Espainiako Gobernua apurka-apurka ari da kentzen Irango gerrak energiaren prezioetan eragindako igoerak samurtzeko martxoan onartu zuen planaren laguntzak. Energiaren gaineko zergak murriztea izan zen plan haren ardatza: gasaren, argindarraren eta erregaien gaineko BEZa %21etik %10era jaitsi zuten orduan.
Eguaztenetik, uztailak 1, aurrera, gasolioak eta gasolinak ere BEZaren gaineko hobaria galduko dute. Hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren murrizketari, ordea, eutsiko diote, gutxienez uda amaitu arte: uztailean hamabost zentimoko beherapena izango du; hamar zentimokoa, abuztuan; eta bost zentimokoa, irailean.
Lehen sektorearentzako eta garraiolarientzako diru laguntzak ere urrira arte luzatu dituzte. Hartara, lehen sektoreko profesionalek eta garraiolariek hogei zentimoko beherapena izango dute gasolioan, eta ongarriak erosteko diru laguntzak ere izango dituzte aurrerantzean ere.