Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak azido pikrikoa zeukaten hiru pote neutralizatu ditu Txorierri BHIn

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 9a

Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko espezialistek Derioko Txorierri BHIn aurkitu dituzten azido pikrikoa zuten hiru poteren leherketa kontrolatua egin zuten ekainaren 30ean.

“Material hori, lehortzen denean eta solido bihurtzen denean, erraz leher daiteke, inpaktuarekiko, marruskadurarekiko eta beroarekiko oso sentikorra baita”, azaldu dute. Egoera horren aurrean, UDEko agenteak ikastetxera joan ziren, eta zegozkion neurriak hartuta, erretiratu zituzten poteak, eta, ondoren, leherketa kontrolatuak egin.

Ertzaintzak berretsi du orain dela urte batzuk “ohikoa” zela ikastetxeetan azido pikrikoa erabiltzea laborategiko praktikak egiteko, eta ohikoa dela, beraz, produktu horren hondarrak geratzea. Hori dela eta, gomendatzen dute halako laginen bat aurkituz gero, ez manipulatzea eta Ertzaintzari horren berri ematea, UDEk erretiratu dezan.