Euskal Selekzioaren aldeko giza katea egingo dute bihar Hendaia eta Irun arteko Etorbidearen Zubian

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 13a

Zazpi Baietz, Gu ere Bai! eta Gure Eskuk asteburuan ere mobilizazioaketa herri argazkiak egiteko deia egin dute biharko, uztailak 14, 17:00etan, Hendaia eta Irun arteko Etorbidearen Zubian, 'Gure herria, gure selekzioa, gure koloreak' lelopean.

Hiru mugimenduek EuskalHerriko selekzioaren aldeko hainbat ekimen sustatu dituzte azken asteotan, Munduko Futbol Txapelketaren testuinguruan, eta indarrak batzea erabaki dute hilaren 14an mezuargi bat zabaltzeko: “Nazioa gara, gurea Euskal Selekzioa da eta horiek dira gure koloreak”. Eta leku sinbolikoa aukeratu dute horretarako: Irun eta Hendaia arteko Etorbidearen Zubia. 

Izan ere, hiru mugimenduek nabarmendu nahi dute, “mugaz gaindi, hemen herri batdagoela, Euskal Herria, zazpi lurraldez osatutakoa, berezko hizkuntza eta kultura dituena,eta herri honek bere selekzioa nazioarteko txapelketetan modu ofizialean” lehiatzen ikusinahi duela. Ildo beretik, bien bitartean, Euskal Herriko herri eta auzoetan, Euskal Selekzioaren aldeko mobilizazioak eta herri-argazkiak egiteko deia egin dute.

“Mezu argi eta edonork ulertzeko modukoa zabalduko dugu: Euskal Herrikoak gara,herri burujabea nahi dugu, eta horrek kirol arloan esan nahi du gure selekzioak munduko gainerako selekzioekin normaltasunez txapelketa ofizialetan leihatzeko aukera izan beharduela. Horregatik, herritarrei egunotan Euskal Selekzioaren koloreak kalera ateratzeko eta eragile sozial, politiko eta instituzionalei ofizialtasunaren bidean jauzi ausarta egiteko deiegin nahi diegu”, gaineratu dute.