Gazteentzako erromeria dantzen ikastaroa antolatu dute

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 15a

Txorierriko Berbalagunek erromeria dantzak ikasteko ikastaroa antolatu du uztailaren 20, 22, 27 eta 29rako. Saio guztiak Derioko Kultur Birikan izango dira eta 10:00etan hasiko dira. Izena emateko 747 44 75 79 telefonoa eta berbalagun.txorierri@gmail.com posta elektronikoa jarri dituzte eskuragarri.

DBH2 eta DBH3 mailetako gazteentzako pentsatutako ikastaroa da. Parte hartzeko baldintza nagusiak euskaraz hitz egitea eta txorierrikoa izatea dira. 10 euroko fidantza eskatzen dute, baina saioetara joanez gero, dirua itzultzen dute, doako ikastaroa bilakatuz.