Derioko sutea panpa lezken inguruan hasi zen

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez

Oraindik ez dakite zein izan den atzoko, irailak 14, sutearen jatorria eta zergatia. Badakitena da sua panpa lezken inguruan hasi zela, eta horiei esker asko eta arin hedatu zela. Hain zuzen, Aiartza basoaren goialdea ere erre da eta Loiuko Goikogane auzoko etxeetara hurbildu zen sua. 00:00etan etxetik atera zituzten bertakoak eta gaur, irailak 15, goizean itzuli dira etxera. Suhiltzaileak eta basozainak zaintza lanetan daude oraindik.