Urtero gai baten inguruan antolatzen dituzte jarduerak, eta aurtengo gaia Europako Kontseiluak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietarako ezarritako ikuspegiarekin lotuta dago, eta azpimarra jartzen du ondarean eragin dezaketen arrisku eta mehatxuetan eta ondarea babeste aldera kolektiboki jarduteko beharrizanean. Horrenbestez, kultur ondarearen kalteberatasunari buruz zein aurre egin beharreko erronkei gizarteak erantzuteko duen gaitasunari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi dituzte bizkaitarrak.
Programazio osoa eta jardueren informazioa eta erreserbak kontsultagai daude www.ondareabizkaia.eus webgunean eta Instagram (@ondareabizkaia) eta Facebook (Ondarea Bizkaia) sare-sozialetako profiletan.
Txorierriko egitaraua:
- Loiun, urriaren 2an: ‘Natura erresilientea: bizirauteko gakoak’ bisita gidatua.
- Erandion, urriaren 11n: ‘Automobilgintza museo bihurtutako pabiloi industrial bat’ bisita gidatua.
- Lezaman, urriaren 20an: ‘San Mameseko arkua: Bizkaiko ondare babestua’ bisita gidatua.
- Zamudion, urriaren 24an: ‘Kadaltso, gure ondarearen babeslekua’ hitzaldia.
- Derion, urriaren 27an: ‘50 urte Bizkaiko agiri ondarea jasoten’ hitzaldia.