Antolatzaileek jakinarazi dute ez dela aurretiazko esperientziarik behar: “Euskaraz praktikatzeko, jende berria ezagutzeko eta primeran pasatzeko aukera bikaina da”. Parte hartzeko baldintza bakarrak euskaraz hitz egitea eta txorierrikoa izatea dira. 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako pentsatutako ikastaroa da. 10 euroko fidantza eskatzen dute, baina saioetara joanez gero, dirua itzultzen dute, doako ikastaroa bilakatuz.