Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Txorierriko Mankomunitateak elkarlanean, Txoribertsolariak gaztetxoen bertso eskola jarri dute martxan 2026-2027 ikasturterako. 14-18 urte bitartekoentzako ikastaroa da, eguenetan, 17:00etatik 18:00etara, Derioko Kultur Birikan. Izen ematea zabalik dago eta informazio gehiagorako j.ortuzar@bertsozale.eus posta elektronikoa jarri dute eskuragarri.