Artxandako tunelak itxiko dituzte zapatu arratsaldean, kros lasterketagatik

Mikel Reina Barros

Artxandako Tuneletako Gau Krosa osatuko dute zapatuan, irailak 3, Artxandako tuneletatik. Ondorioz, autoen mugikortasunean eragina izango du lasterketak hiru tunelak itxiko baitituzte bi norabideetan: Ugasko-Txorierri 15:00etatik 23:59ra, Ugasko-Salbe 17:00etatik 22:45era eta Salbe-Txorierri tunela 19:00etatik 22:45era.