Urritik maiatzera, hilean behin, astearte batean, elkartuko dira parte-hartzaileak, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Birikan. Saio bakoitzean, irakurketez gain, hausnarketarako, solasaldirako eta esperientziak partekatzeko tartea izango da.
Ikasturteko lehen saioa urriaren 13an izango da, eta klubaren aurkezpenarekin emango zaio hasiera egitasmoari. Lehen topaketa honetan, parte-hartzaileen literatur gustuak ezagutzeko aukera izango da: etxean zer generotako liburuak irakurtzen dituzten, zer idazle edo obra dituzten gustukoen eta, oro har, zer-nolako irakurketa-ohiturak dituzten. Horrela, taldearen interes eta gustuetatik abiatuta, ikasturteko ibilbidea elkarrekin osatuko da.
Irakurri, partekatu eta hausnartu. Aurten ere, irakurketa feminista elkarrekin bizitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Izena emateko berdintasuna@txorierri.eus helbidera idatzi edo deitu 688654649 telefonora.