Hondakin organikoen gaikako bilketak gora egiten jarraitzen du Bizkaian. A ze marroia kanpaina hartu duten udalerriek %22 gehiago erregistratu dute abuztura arte. Kanpainak helburu jakin bat izan du hasieratik, hain zuzen ere, “edukiontzi marroia herritarrei hurbiltzea, zalantza ohikoenak argitzea eta erabilera erraztea”. Urtarriletik ekainera bitartean, karabanak Bizkaia zeharkatu eta zuzeneko 30 ekintza gauzatu zituen 28 udalerritan; tartean Derion.
Urteko lehen sei hiletatik bertatik igarri zen kanpainako udalerrietako bilakaera positiboa. Urtarriletik ekainera bitartean, bilketa 2025eko 4,26 milioi kilotik 2026ko 5,15 milioira handitu zen, hau da, 900.000 kilo gehiago edo % 21eko hazkunde metatua. “Hazkunde horretan ikus daiteke zer-nolako lana egin duten udalek eta inplikatutako gainerako eragileek hondakin organikoaren bereizketa errazagoa izan dadin eta Bizkaiak gaikako bilketan aurrera egin dezan”.