ELAk eta LABek ere grebara deituko dute azaroaren 11rako

Mikel Reina Barros

Euskal Herrian eta Espainian egun berean izango dira etxebizitza eskubidearen aldeko lanuzteak eta mobilizazioak. Hori bai, bi sindikatuak “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako” lan egiteko prest agertu dira.

Euskal sindikatuek ere greba orokorrera deituko dute etxebizitza eskubidearen alde. Horrenbestez, Euskal Herrian eta Espainian egun berean izango dira lanuzteak eta mobilizazioak: azaroaren 11n. Hala jakinarazi dute ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek; CCOOk eta UGTk aurretik dataren berri eman ostean. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak greban parte hartzeko deia egin diote langile klaseari.