GUROT Euskal Tribiala: prest zaude zure ezagutza probatzeko?

Txorierriko Mankomunitatea

GUROT Euskal Tribiala, oraingoan berrikuntza batekin dator. Orain arte gazteei zuzendutako proposamenari jarraipena eman nahi izan zaio eta orain 16 urtetik gorako  herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.

Amorebieta-Etxanon, Durangaldean, Getxon, Gernika-Lumon, Enkarterrin, Mungian edo Txorierrin bizi edo ikasten duten 16 urtetik gorakoek izango dute aurtengo modalitatean parte hartzeko aukera.

GUROT Euskal Tribiala ez da ohiko lehiaketa bat. Galdera dibertigarrien bidez, norberaren ezagutza probatzeko, gauza berriak ikasteko eta, batez ere, euskaraz jolasten ondo pasatzeko proposamena da. Norberaren herritik eta inguruko errealitatetik hasi eta munduko gai eta bitxikerietaraino, zeren  ba al daki norbaitek adibidez zenbat pisatzen duen balea baten bihotzak?, horrelako hainbat galdera agertuko dira gure euskal tribialean.

Gainera, lehiaketa hasi aurretik praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Horretarako, aplikazioan sartu eta erregistratu besterik ez da egin behar. Izena ematen denetik azaroaren 8ra arte  nahi beste galdera erantzun daitezke, azaroaren 9an hasiko den erronkarako prestatzeko.

Lehiaketa: azaroaren 9tik abenduaren 13ra
Aurtengo lehiaketa azaroaren 9an hasi eta abenduaren 13an bukatuko da. Parte- hartzaileen artean, gainera, 2 opari-bonu zozketatutako dira. Bonu bakoitza 2 lagunentzat izango da eta 2 gau eta gosaria barne hartuko  ditu EAEko nekazaritza-turismo batean. Beraz, eman izena, galderak erantzun, eta erakutsi zeure buruari zenbat dakizun! Zure txanda da! Informazio gehiago eta izen-ematea: gurot.eus