Hitzarmenaren bidez, aurrerantzean AEKren Aizu! aldizkariko testuak baliatuko ditu Euskaltzaindiak bere corpusa aberasteko. Gainera, AEKk bestelako materialak erabili ahalko ditu akademiari, Euskararen Erreferentzia Corpusa egitasmoan balia ditzan.
Era berean, Euskaltzaindiaren webgunean azaltzen diren hainbat lanabes baliatzeko prestakuntza saio bi, online, antolatuko dituzte 2026-2027 ikasturtean. Horrez gain, euskara batuaren inguruabarrean sortzen diren hainbat zalantza argitzeko lan-mintegi bat antolatuko dute.
Gainera, Euskara Batuaren Ortotipografia dela eta, Euskaltzaindiak hainbat lurraldetan antolatzen dituen ikastaroetan, kopuru mugatu eta jakina gordeko du AEKko trebatzaileek/irakasleek parte har dezaten. Azkenik, euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakasteko, bi ikastaro antolatuko dituzte.