Aspaldiko jendetzarik handiena elkartu da Derioko greba orokorreko mobilizazioan

Mikel Reina Barros

Sindikatu deitzaileek “historikotzat eta mugarritzat” jo du azaroaren 11ko greba orokorra. Goizeko manifestazioan 50.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Bilbon eta arratsaldean Derion, aspaldiko jendetzarik handienak parte hartu zuen mobilizazioan, batez ere nabarmentzekoa gazte askoren presentzia.

Hain zuzen ere, ELA, LABk, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista sindikatu deitzaileek balorazioak egiten hasiak dira. Greba orokorra mobilizazio sindikal eta sozialaren mugarritzat jo dute. “Urte luzez egindako lan sindikalaren emaitza da, eta greba orokor honetan, bereziki, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek egindako antolakuntza lan luzeari esker lortu da”, adierazi dute

Ohartarazi duenez, Pradalesen eta Chiviteren gobernuek, foru aldundiek eta udalek ezin dute gertatutakoa kontuan hartu gabe jarraitu. Izan ere, “gehiengo sozialaren aldarrikapenak entzuteko eta premiazko neurriak hartzeko ardura dute”, azpimarratu dute. “Indartu duten ereduaren oinarria salerosketa izan da, eta horrek bankuak aberastea ekarri du; aldi berean etxebizitza babestuaren gainbehera ontzat eman dute”, adierazi dute.