Zabalik dago BizkaIdatz Txikia XIII. Haur eta Gazteen Literatura Sarian lanak aurkezteko epea

Mikel Reina Barros

BizkaIdatz Txikia XIII. Haur eta Gazteen Literatura Sariaren helburu nagusia da “literatur sorkuntza bultzatzea lurraldeko eskola-umeen artean”. Bizkaiko ikastetxeetan ikasten ari diren 16 urte beteta dituzten arteko ikasleak aurkeztu daitezke, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, edo 6. mailan ala Bigarren Hezkuntzako ikasleak baldin badira. Idazlanak aurkezteko epea irekita dago eta otsailaren 16ra arte egongo da aukera. Hurrengokoak dira testu oinarriak: Euskeraz, Amaia Egidazu Arrube idazlearen ‘Zazpi kanpai’ kontakizuna eta erderaz, Beatriz Rioja Espejo-Saavedra idazlearen ‘La dama de las postales de Navidad’ kontakizuna.