Sei udalek, EGAZ Txorierriren laguntzarekin, kontratazio horiek jarriko dituzte abian Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren tokiko enplegu proiektuetarako laguntzen deialdiaren barruan. “Ekimenaren helburua da eskualdeko langabeei lan-aukera berriak eskaintzea, esperientzia profesionala eskuratzeko eta haien gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzeko aukera emanez”.
Kontratazioek guztira 384.931,41 euroko inbertsioa izango dute. Horietatik 123.962 euro emandako dirulaguntzari dagozkio, eta 260.969,41 euro udalek egingo duten ekarpenari. “Ahalegin bateratu horren bidez, Txorierriko udalek tokiko enpleguaren aldeko konpromisoa indartzen dute, eskualdeko langabeei aukera berriak eskainiz”.
Interesa duten pertsonek langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute, baita eskaintza bakoitzean ezarritako baldintzak bete ere. Izena emateko epea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik, nahiz eta azken eguna eskaintza bakoitzaren arabera aldatu daitekeen. Eskaintza bakoitzaren erreferentzia Lanbiden kontsultatzea eta izen-ematea ahalik eta lasterren egitea gomendatzen dute.